KiVa Eguna 2017

Kiva eguna ospatu dugu gaurkoan. Ekitaldi xume, koloretsu eta esanguratsua. Bertan, iaz hasitako lana eta hartutako konpromisoak berretsi ditugu.
Aurten ere, ideia positiboz betetako mezuak jaso ditugu, gure lagunei esango genizkien edo haiek guri esatea gustatuko litzaizkigukeen esaldiak idatziz, horretarako prestaturiko kolore askoko txarteletan.

Jantokiko kristaletan kokatu ditugu mezuok, beraz, guraso, familiako kide edo lagunok, hartu tartetxo bat eta hurbildu zaitezte bertara, merezi du eta gure ikasleek idatzitakoak irakurtzeak.