Euskara Taldea martxan da!

DBH3 eta DBH4ko 15 bat lagun martxan gara aurten ere EUSKARA TALDEAN.
Astelehenero batzen gara jolasorduan eta gure helburua euskararen erabileran eta erabiltzen den euskararen kalitatean eragitea da, eta hainbat dira urtean zehar helburu hori lortzeko ditugun asmoak, joango zarete horren berri izaten.
Bitartean edozein proposamen, zalantza edo dena delakorik baduzue hurrengo helbidean gaude: euskarataldea@kurutziagaikastola.eus
Eta hau zergatik?
EUSKARAZ BIZI GURA DUGULAKO!