Euskara Taldea: Ginkanarako zuen laguntza behar dugu!

Zuen laguntza behar dugu!

Nola esaten zaie EHko txoko ezberdinetan tximeletari, igelari eta kilkerrari?

Euskara Taldeko kideok bi urterik behin egiten den Euskararen Ginkana lehiaketan parte hartzen ari gara (laugarrenez).

Lehiaketa hau Kutxa Ekoguneak antolatzen du eta, oraingoan, EH osoko ia 60 taldek hartzen dugu parte (euskaltegietako kideak, lagun kuadrillak, langile taldeak,…)

Internet bidez, 4 astetan 4 froga burutu behar dira. Puntuazio altuena lortzen duten 4 taldek Donostian izango den zuzeneko finalean parte hartuko dute eta talde irabazleak 3000€ eskuratuko ditu.

Lehen frogan hauxe eskatu digute: 

Tximeleta, igela eta kilkerrari deitzeko euskalki ezberdinetan erabiltzen diren berbak topatu eta horiek azaltzeko bideo bat osatu behar dugu.

Lagunduko diguzue?a

Herri ezberdinetan erabiltzen diren berbak ezagutzen badituzue ‘txibatu’ guri, bale?

Idatzi berbak zein herritan erabiltzen diren adieraziz eta bidali ondorengo helbidera: euskarataldea@kurutziagaikastola.eus.

Eskerrik asko!