Euskara taldea: “Euskararen Ginkana LH5etik DBH2 arteko ikasleentzat”

Euskara taldekook dinamika bat jarriko dugu martxan datorren astetik aurrera:

LH 5 eta LH6 eta DBHk1 eta DBH2ko ikasleei zuzendutako Euskararen Ginkana.

Ginkana taldeka izango da eta talde parte hartzaileak geletako lan taldeak izango dira.

Datozen sei astetan, ostegunero, arratsaldeko 13:45ean mezu elektroniko baten bidez, Euskara edota Euskal Kulturarekin lotutako galdera edo froga bat jasoko dute  euskarataldea@kurutziagaikastola.eus   helbidetik,

Lehen galdera ostegun honetan izango da (otsailak 13), eta egun hori baino lehenago talde bakoitzak TALDE IZEN bat eta zein gelakoa den bidali beharko du helbide horretara taldekide baten helbide elektronikotik.

Erantzunak ere helbide horretara bidaliko dira lehen mezua bidali duen taldekidearen helbidetik taldearen izena eta gela aipatuz

Sei astetan sei frogak pasatu ondoren, puntuazio altuena lortzen duten taldeak finalera pasako dira.

Finala gimnasioan edo harmailetan burutuko den zuzeneko ekintza bat izango da. Martxoaren 26an arratsaldez egingo dugu, bertan finalistak parte hartuko dute zuzenean eta publiko bezala LH5etk DBH2rainako ikasle guztiek. Antolaketan euskara taldekook arituko gara.

Puntuazioa:
Galdera edo froga bakoitzarekin, froga hori nola puntuatuko den azalduko da.