Asteazkenean jakin genuen Plateruena Kafe Antzokiak abenduan zarratuko dituela ateak (albistea Anboton eta Berrian) . Berri txarra inondik ere. Kurutziaga ikastolaren aldetik geure esker ona adierazi gura diegu Plateru guztiei. Batetik, behar izan dugun guztietan beso zabalik hartu gaituztelako. Bestetik, urteotan guztietan euskararen eta kulturaren alde egindako lan guztiagatik. Hor nonbait irakurri dugun legez, atea zarratzerakoan zabaldu daitzela leiho berriak!
Eskerrik asko eta adiorik ez, Plateruena!