Jantokiko erabiltzaileei eskolaz kanpoko ekintzetara irteteko debekua (Hezkuntza Saila)

Kaixo, familia:

Atzoko dataz, Hezkuntza Sailak Jantokia erabiltzen duten bazkaltiarren inguruko araudi berria argitaratu zuen . Araudi honek hurrengo puntua zehazten du: “2.4.- Jantoki-zerbitzua erabiltzen duten ikasleek ezin izango dute ikastetxetik irten eskolaz kanpoko jarduerak egiteko.”

Hau dela eta, ustekabean baina derrigorrean etorritako araua izanik, ikastolak eten egin behar du eguerdietan egiten diren  irteera baimenen kudeaketa. Malgutasuna emateko denoi, araudi hau urriaren 1etik aurrera jarriko du indarrean.

Ikastolak jakinean ipini ditu bai Musika Eskola eta akademia ezberdinak. Aste beteko epea eman die egoerara moldatzeko eta familekin ordutegi berriak antolatzeko. Gero, egoera honetan dauden familiek,  erabiltzaile modura, ikastola jakinean ipini beharko dute jantokia erabiliko duten ala ez.

Honen inguruko bestelako berririk balego, neurrien berri emango genizueke.