[Naiz.eus atariko albistea]
Tafallako Garces de los Fayos ikastolak antolatuko du 2022ko Nafarroa oinez, urriaren 16an. Gaur aurkeztu dute erabiliko duten leloa, ‘Erdian erein’. Mezu honekin, euskararen erabilera eta presentzia Nafarroa erdialdean sendotu egin nahi dute. «Gure leloarekin lurra zapaltzea erabaki dugu, oinetakoak lokatzez blaitu arte. Ezkur bat, laranja eta berde artean,. Ezkurrez ezkur erein genuen 2011an oinez basoa. Ezkur txiki horiek zuhaitz bihurtutua ikastola abian jarri genituen balioak erakusten dizkigute», azaldu du Paula Arregik, ikastolako zuzendariak.
Zentzu horretan «ereiten jarraitzeko» beharra nabarmendu du. Bere alboan izan da Aritz Azkarate, Tafallako ikastolako zuzendaria. «Ikastolak 50 urte bete ditu. Ez da beti erreza izan, baina elkarlanari esker euskara indarrez errotu da gure inguruan. Zortzi familiak jarri zuten abian, jende gutxi eta gogo askorekin altxa zen ikastola», ekarri du gogora.