‘Erabiliaz’ egitasmotik sortutako erakusketa, Euskaraldian murgilduta

2021ean, EUSKARAZ BIZI NAHI DUT mugimenduaren baitan, sorkuntza bultzatuko zuen ekimena jarri zuen martxan Euskalgintzaren Kontseiluak Euskal Herriko hainbat ikastetxeetan. Durangoko ikastetxe guztietan lantzeko proposamen hurak Durangoko Udalaren laguntza ere izan zuen eta zelan ez, Kurutziaga ikastolak parte hartu zuen gure ikasleen sormena hizkuntzaren mesedetan jarriz.

Aurten, berriz, iaz ‘Erabiliaz’ egitasmoan parte hartu zuten ikastetxeetan lanketa sakonagoa bultzatzeko ekintzak proposatu dituzte, gure ikasleak erabilera eta hizkuntza ohituren inguruan hausnartzera gonbidatuz.

Euskarak hiztunak behar ditu eta etorkizuna bermatzeko, haur, nerabe eta gazteen belaunaldia ezinbestekoa da. Ekimen honen helburua adin guztietako gazteak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzea da, euskara balioan jartzea. Horretan ibili gara, horretan gabiltza eta bidea egiten jarraituko dugu, gure altxorrari bidea emanez.

Geletan egindako lanaren erakusgarri, egun hauetan batzar-gelan dagoen erakusketa: maila guztietan (HH2tik hasi eta DBH4raino) egindako horma-irudien erakusketa.

HHko ikaselak igaro dira jada erakusketatik.