Eneko Alberdi Uranga (Durango, 1969) ikastolako mantenuko langilea atzoko egunez zendu zen. Kurutziagako ikasle ohia zen eta 2004az geroztik ziharduen Kurutziagako mantenuko lanetan. Kepa Onaindiak erretiroa hartu ostean sartu zen lanera, eta hasieran mantenuko langile bakarra izan bazen ere, azkeneko urteotan Kepa Antxia eta Gontzal Merino izan ditu lankide.
Une latz hauetan gure berotasuna eta besarkadarik estuena helarazi gura diegu Enekoren familiako kideei eta gertukoenei.
Familiak Basaguren tanatorioan egingo du harrera bihar, urriaren 1ean, arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak arte. Hileta elizkizunak Santa Ana parrokian izango dira 19:00etan.
Ez adiorik, Eneko!