LH 2: gurasoentzat eskutitza

LH 2: gurasoentzat eskutitza

Ikasturte berri on, gure laguntzaile fin eta leialak:

Ilusioz eta gogoz hasi dugu bigarren mailako ikasturte hau eta, jada oporrak ahaztuta ditugunez, hemen gabiltza jo eta ke lanean zuen seme-alabekin. Ikasturte-hasiera honetan, familiari buruzko gaia lantzen ari garenez, argazki nahikotxo beharko ditugu, liburuan itsatsi ahal izateko:

  1. Kartera-tamainako argazkiak (NEURRI HONETAKOAK MESEDEZ):
  • Gurasoena:
    • Umetako edo orain baino gazteagoak zineteneko argazkiak (adierazi haurrari zenbat urte zenituzten).
    • Gaur egungoa.
  1. Zuen seme-alabarena jaioberritan (10 x 15 cm horizontala) (NEURRI HONETAKOAK MESEDEZ):
  1. Gaur egungoak, nortasun agiriaren tamainakoak (NEURRI HONETAKOAK MESEDEZ):
  • Gurasoenak
  • Aitite – amamenak
  • Zuen seme-alaba bakoitzarena.

Ez baduzue argazkiren bat ikastolara bidali nahi, hondatzeko dagoen arriskuagatik, beti duzue aukera fotokopiak bidaltzeko!

Eskertuko genizueke zuen lehenengo lau abizenak idatzita bidaltzea ere.

Mila esker zuen laguntzagatik eta laster arte.

LH 2. MAILA