Elkartasun kamisetak Elorrioko Ibilaldiari laguntzeko

Bizkaiko Ikastoletako familia guztiei:

Dakizuenez, aurten ezin izan dugu Ibilaldirik egin COVID-19 gaitzaren ondorioz. Maiatzeko jaialdia Urriaren 18ra atzeratu genuen baina, egungo egoera ikusita, oraingoan ere bertan behera utzi behar izan dugu.

Hala ere, jakizue datorren astean zehar hainbat ekitaldi eta ikuskizun egingo ditugula Elorrion, beharrezko segurtasun neurriak hartuta eta ikusle kopurua mugatuta. Sar zaitezte www.ibilaldia.eus web orrian eta bertan izango duzue aste osoko egitaraua ikusgai.

Suposatuko duzuen moduan, egoera honek kalte handia egin dio Ibilaldiari, urte osoko lana eta inbertsioak kolokan jarriaz. Neurri txiki batean bada ere, egoerari buelta emateko azkeneko ahalegina egin eta eskari bat luzatu nahi dizuegu Bizkaiko Ikastola guztietako familiei.

Laguntza-kamiseta berezi hau prestatu dugu, Bizkaiko Ikastoletako ikasle guztiek jantzi dezaten nahiko genukeena. Kalitate handiko kotoi organikoz eginda dago eta neurri eta kolore ezberdinak daude aukeran. Eskariak hemen egin ditzakezue urriaren 18a bitartean eta zuen Ikastolan jasoko dituzue inongo bidalketa-gainkosturik gabe.

Era berean, Ibilaldiaren web orriko dendan ere urte osoko katalogoa daukazue ikusgai, sudaderak, poltsak edo beste edozer eskatu nahi izanez gero. Prest geneukan stock guztia saltzeko ahaleginean zure laguntza ezinbestekoa izango zaigu.

Eskerrik asko guztioi aldez aurretik zuen laguntzagatik eta Hel Horri! Aurrera Ibilaldia! Aurrera Bizkaiko Ikastolak!

Ibilaldia 2020ko koordinazio batzordea