Ekain pailazoaren eskutik, Slapstik ikuskizuna antolatuko dugu Plateruenean; zatoz!

Gorde data: urtarrilak 27. Egun horretan Ekain pailazoa Durangora etorriko da, bere ikuskizuna eskaintzera: “Slapstik“. Gure Zirkuarekin ibili izan da bera, ikuskzunari kolore berezia eskainiz, Oraingoan, bakarkako ibilbideari ekin dio, eta malabareak, barreak eta beste truku txundigarri mordo bat familian ikusteko aukera ezinhobea izango dugu! Ikuskizuna 17:30ean hasiko da, Plateruenean. Bertan, txokolate beroa hartzeko aukera ere izango dugu!

Zelan eskuratu sarrerak? Alexia plataformaren bitartez (APPak ez du aukera hori eskaintzen) eskuratu ahalko dituzue 4€-an eta urtarrilaren 26an kobratuko zaizue kontutik. Zuonak eta inorenak ere erosi ditzakezue baina kobrantza zuen kontu korrontetik egingo da. Erositako txartelak zuen izenean egongo dira Plateruenan.

(0 eta urte 1eko umeek ez dute sarrerarik behar)

Baina ikuskizuna Durangoko familia guztientzat dago zabalik, eta egunean bertan Plateruenan sarrera erosteko aukera egongo da, prezio berean. Hala ere, aurretik Alexia bidez erostea eskertuko genizueke, ostean txokolatea banatuko denez, parte-hartzaile kopuruaren aurreikuspena izan dezagun.

Animatu zaitezte festara!