Ekain pailazoa, txokolatea, bizkotxoa… dibertsioz osaturiko zapatua aurretik!

Zapatu honetan Ekain pailazoa Durangora etorriko da, bere ikuskizuna eskaintzera: “Slapstik“. Gure Zirkuarekin ibili izan da bera, ikuskzunari kolore berezia eskainiz, Oraingoan, bakarkako ibilbideari ekin dio, eta malabareak, barreak eta beste truku txundigarri mordo bat familian ikusteko aukera ezinhobea izango dugu!

Ordutegiak

Ikuskizuna 17:30ean hasiko da, Plateruenean. Bertan, txokolate beroa hartzeko aukera ere izango dugu, ikuskizunaren ondoren. Hala ere, ezta eskaintza bakarra. Izan ere, DBHko 4. mailakoek bizkotxoak jarriko dituzte.

Oraindik ez badituzu Alexia bidez zure sarrerak eskatu, gaur da horretarako azken eguna. Hala ere, zapatuan Plateruenan bertan erosi ahal izango dituzue.

Alexia bidez sarrerak eskatu badituzue, Plateruenean bertan izango dituzue zuen izenean.

Gu gogoz gaude zapaturako! Eta zu?

Ederto pasatuko dugu!