EIMA katalogoa (LH eta DBH): euskarazko eduki didaktiko interesgarriak Youtuben

Youtubeko euskarazko edukiak katalogatzen ari gara, sakabanatuta dauden baliabideak biltzeaz gain, gure bilatzailetik materialak aurkitzea eta ikustea errazagoa izan dadin. Buletin honetan Youtubeko euskarazko materialen hautaketa bat egin dugu eta zientziaren eta teknologiaren inguruko gaietan zentratu gara: matematika, fisika, kimika, biologia, geologia, informatika… Aurrerago beste gai batzuk (euskara, ingelesa, historia, literatura…)  lantzen dituzten  kanalen berri emango dizuegu. Espero dugu hauetakoren bat baliagarria izango zaizuela.

Matematika

Matematika flippatuz
Lehen Hezkuntzan Matematika lantzeko 120 bat bideo.

Egin matematika
Jose Luis Ramos irakaslearen youtubeko kanala. Batxilergorako bideo sorta ederra.

Tutomate kanala
Patrik Jinbert Leturiondo irakaslearen kanala. DBHn lantzeko Matematikako bideo bilduma.

Xabier Lizarragaren kanala
DBHko maila guztietarako Matematikako bideoak.

Fisika eta kimika

Fisikasi
DBHn eta Batxilergoan lantzeko 300 bideo baino gehiago. Gehienak Fisikari eta Kimikari buruzkoak.

Jakindun
Batxilergorako eta DBHrako 200 bideo inguru, batez ere Fisika eta Kimika lantzeko aproposak.

Teknologia berriak

Educa TIC EUS
Hezkuntzan oso erabilgarriak diren aplikazio eta tresnen inguruko bideo-tutorial bilduma.

Beñat Altunaren kanala
Libreoffice Writer programaren inguruko tutorialak.

BG IKT Taldea
Gasteizko Berritzeguneko IKT taldearen kanala, teknologia berriak eta hezkuntza  bideo hauen gai nagusiak dira.

Karlos Mendiaren kanala
DBHn eta Batxilergoan informatika lantzeko bideoak: HTML, CSS, JavaScript, Python, etab.

 

Biologia – Geologia

Ima Unzuetaren kanala
Biologiaren eta Geologiaren inguruko hainbat gai lantzen dira Ima Unzueta irakaslearen kanal honetan.

Biologia ikasten
DBHn Biologia eta Geologia lantzeko hainbat bideo daukagu Letizia Plaza Izurietaren kanalean.

Zientziaren dibulgazioa

Elhuyar kanala