Ziurrenik guztiok izango duzue Egunean Behin lehiaketaren berri. Tribial estiloko galdera-erantzunen joko bat da. Erabiltzaileek 10 galderako galdetegi bat erantzun behar dute (egunean behin, egunero partida bat), ahalik eta denborarik laburrenean. Astean zehar jokatutako 7 partidetan onena izan denak oparia jasoko du igande gauero; eta astelehenetan partida berria hasiko da. Euskaratik eta euskaraz sortutako 50.000 galdera daude gehituta datu-basean. Urte birako bidea daraman aplikazio honek 100.000 erabiltzaileren langa pasa du eta 75.000 jokalari aktibo ditu astean zehar.
Aplikazioak taldeak sortzeko aukera ematen du, eta aukera hori baliatuta Kurutziaga ikastolako taldea sortu dugu hurrengo denboraldietararako. Bertan, ikasle, irakasle, langile eta familiak elkarrekin lehiatzea gurako genuke. Denboraldiaren bukaeran, Kurutziaga ikastolako denboraldiko jokalaririk onenak sari berezia eramango du.
Taldeko kide egiteko aplikazioa deskargatu beharko duzue zuen telefono mugikorretan. Behin aplikazioa jaitsita, sartu Taldeak atarian, sakatu + tekla eta taldera gehitzeko honako gako hau idatzi: 4F8C9A
Animatu eta parte hartu!