Joan den astelehenean (ekainak 29) izan zen DBH4ko ikasleen eta familien agur-ekitaldia ikastolan. Ikasturte “berezia” egokitu zaie agurrekoa, ikasbidaia bertan behera geratu zaie eta agurra ere maskarak jantzita egin behar izan zuten.
Gure aldetik, eskerrik beroenak eman gura dizkiegu bai ikasleei eta baita familiei ere urteotako jarrera eta konpromisoagatik. Aurrerantzean ere, onena opa dizuegu: bizitza bete-betea izan dezazuela!
Hemen behean irakurgai duzue Oneka Etxegibelek (DBH4ko ikasleak) agur-ekitaldian irakurritako testua.
“Zoriz gauz danok hamen. Zoriz jaio ginen 2004an, eta ez hain zoriz gure gurasuek gu ikastolara ekartie erabaki abien. Urtebete inguru geunkanien ezagutu gendun alkar, eta geroztik hamabost urte hauetan ez die asko izen alkar ikusi ez doguzan egunek.
Heldu ginenien, dana zan jolastu, siesta bota, ipuinek entzun, psikomotrizitate gelara juen, goiz eta arratsaldetako jolastorduetan jolastokitik galdu, bazkaltzeko purie euelako kejau…
Denporiaz hori aldatzen juen zan, LHra sartu ginen! Arratsaldeko jolastordue desagertu zan, halako baten matematika ikesten hasi ginen, klasien jarritte denpora gehixau pasetan… Baina jarraitzen gendun hareatza zaharrien galtzen, urtero jaialdixetan berandura arte gelditzen (puuff eske hamabixek…) Olentzero Momotxoko aldapatik beherantz zelan etorren poz-pozik kontenpletan, hiru hilien behin egoten zien txokolatezko boilotxuek emozionaute itxoiten… Eta holan astiro- astiro, urtiek aurrera ein abien, Baserri Eskola, Arantza, Zuhatza… Alkar ezagutu, alkarrekin hasarratu, konpondu eta barriro hasarratzeko denpora sobran eukin dogu.
LH6 amaittutakuen, DBHra sartzeko txandie heldu zan. Gauza pare bat aldatu zien, baina bueno, pozik hartu genduzan ohitura eta jaialdi barrixek be: San Tomas, euskararen eguneko jolasak… Eta egun trinkuek! Denporiaz jente barrixe etorri da, eta beste batzuk kontrara, juen ein die. Baina gauza bat ez zan aldatzen: Ikastolara goizero etortie… oin dala hiru hilebete eskasera arte.
Nork esango euskun guri kurtso hasieran mundu mailako pandemia baten erruz, gure ikastolako azken hiruhilekue etxetik eingo gendule, eta txarrau, ikas-bidaiarik eukingo ez gendule! Pentsetie be, etxera bidali gintuen egunien poz-pozik urten gendule askok ikastolatik, jakin barik, ikasle moduen, ikastola zapalduko gendun azken egune izengo zala.
Ziur danok, gehienok, faltan hartu eta hartuko dogule goizero batak bestien lo arpeijjek pasiluen ikustie, DBH3kuekin bankuegaittik eztabaidetan ibiltie, jolas orduetako bizkotxo ixe osue gure kurtsoko jentien artien jatie, portzierto, azken pare bat astietan zorretan gelditu zinienok negozio ona ein zenduen!
Baina bueno, hau ez da agur drastiko bat, gehienok Ibaizabalera guez, eta ez zuezienok ez zaie ezustekuen mundutik desagertuko! Kalien alkar ikusiko dogu! Esan dodan moduen, ez da agur drastiko bat, baina bada agur bat oinarte ezagutzen gendunarekiko, anbientearekiko, errutinarekiko, eta forma baten bebai, ezagutzen gendun eguneroko bizitzarekiko.
Eta zelan ez, irakasliek. Nahiz eta azken urtien rifirraferen bat eukin dogun, uste dot, jende askoren izenien berbetan dodala, hamendik urte batzuetara, ikastolaz akordetan gerienien, kariñuaz gogoratuko zaittuegula. Eskerrik asko bidelagun ixetiarren.
Eskerrik asko benetan danoi bizi izen doguzan momentu guztixegaittik. Hamen dauen inor ez zan gaur egun dan pertsonie izengo alkar ezagutu izen ez bagendu. Zoriz 2004an jaio izen ez bagina,eta ez hain zoriz gurasuek ikastolara ekartie erabaki ez baabien.
Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta egunen baten alkartu gaitezela danok Sevillako eta Cadizeko plazetan!”.