DBH4: Booktrailerrak prestatzen

Durangoko Udalak eta Bizenta Mogel Bibliotekak antolatzen duten 2022ko Booktrailer Lehiaketan parte hartu asmoz, Amets Arzallusek
eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan liburua irakurri dugu DBH4. mailan (Amets Arzallusi elkarrizketa egin genion ekainean). Liburu honen inguruko hausnarketa bideratu eta proiektutxo honen nondik-norakoak azaltzeko, eguazten honetan formakuntza jaso dute ikasleek.