DBH2 antzerkia: “Hirubixotz” obraren azkeneko entseguak

Gaur goizean (osteguna) San Agustin Kulturgunean izan gara DBH2ko ikasleen antzerki obraren entseguan. Bihar izango da estrainaldia eta igartzen zen airean urduritasuna, egun ederren bezperetako giroa. Emanaldiak bihar, maiatzak 17 eta, zapatuan, maiatzak 18 izango dira San Agustin Kulturgunean bertan.

Ez daukagu zalantzarik antzezlana bikain aterako dela eta urte guztian zehar eginiko lanak merezi izango duela.  Kaka piloa, neska-mutilak!