DBH3 eta LH3 Elkarmaker: prototipoen aurkezpena

Astelehen honetan Mondragon Unibertsitateko hiru ikasle talde Kurutziagan izan dira Elkarmaker proiektuaren azkeneko pausoa osatzen.

Lehenengo, DBH3ko ikasle guztiak elkartu ziren batzar gelan eta MUko 3 taldeek, bakoitzak bere prototipoaren aurkezpena egin zuten. Ondoren talde bakoitza LH3ko zegokion gelara joan, eta bertan, ikasle haiek pentsatutako makinaren aurkezpena egin zien.

Polita izan zen goiza. Azken finean, LH3ko ikasleek amestu, DBH3koek maketa egin eta MUkoek prototipoa burutu dute adin ezberdinen arteko proiektu eder hau lantzerakoan.

Aurrerago prototipook eta atzean duten prozesu guztia ezagutzeko Elkarmaker Eguna egiteko asmoa daukagu. Emango dizuegu horren berri!

dav

dav

dav

sdr

sdr

sdr

sdr

dav

dav