Durangoko ikastetxeak, Udalaren laguntzagaz, aste honetan zehar Mañaria eta Ibaizabal ibaien ertzetan dauden hondakinak biltzen aritu gara. Bildutako guztia Ezkurdiko plazan jarri genuen ikusgai. Ekimen hau Agenda 2030 proiektuaren barruan dago eta horren helburua herritarrak sentsibilizatzea da.
Ikastetxe bakoitzak erreka zati bat garbitu du, eta gure DBH 3. mailako 27 ikasle eta bi irakasle honetan aritu ginen.