Adierazpen Artistikoko DBHko 3. mailako ikasleek ikasgela kalera atera dute. “Amesten” lelopean, mural bat sortu dute. Modu kooperatiboan lan eginez proiektuaren urrats desberdinak aurrera eraman dituzte: talde txikitan bozeto bat sortu, talde guztien proposamenak bateratu, hormaren ezaugarriak ezagutu (neurriak, ehundura, materiala), marraztu, babestu eta, azkenik, koloreztatu.
Paperatik hormara eramateko prozesuaren zailtasunak ezagutu ditugu. Zenbat aldatzen den eskala handira pasatzean! Proportzioak, perspektiba, geometria… Proiektu honekin uste baino arlo gehiago landu ditugu. Zeinen pozik gauden gure emaitzagaz!