DBH2: Lizarrara irteera

Aste Santuko oporrak baino lehen, hiru egun zoragarri igaro genituen Lizarran DBH2kook.

Lehen egunean Monjardin herria ezagutu, bertako gaztelura igo, Euxebio alkatearen eskutik eliza erromanikoa bisitatu, eta bertatik, Donejakue bidearen zati bati jarraituz, Lizarraraino joan ginen oinez.

Lizarrako kanpinera iritsi, atseden hartu, afaldu eta diskotekan dantza egiteko aukera ere izan genuen. Gaua zein ordutan bukatu zenaren inguruan bertsio kontrajarriak daude, baina parranda ederra bota genuen.

Bigarren egunean eskalada, yumar eta slackline egiten aritu ginen mugitu taldekoekin eta arratsaldean Lizarrako txokoak ezagutzeko aukera izan genuen.

Azken egunean goiza lasai pasatu genuen kanpinean, bertako instalazioez disfrutatuz eta eguerdi aldera Durangoruntz abiatu ginen.

Primerako eguraldia izan genuen eta benetan ederki pasatu genuen!

Hemen dituzue egun horien argazki batzuk.