KTF-ren (Kurutziagako Talde Feminista) ekimenez DBHikasleek harmailak ortzadarraren kolorez margotu dituzte euren eskuak erabiliz. Gelaz gela jaitsi dira ikasleak harmailetara eta nahi izan duten ikasleek egin dute ekarpena.
Bestalde, aste honetako tutoritzetan LGTBIQ+fobiaz hausnartzeko lanketa egiten ari dira, hau ere KTFko kideek landuta. Bestalde, Gure errealitatea gehiago ezagutzeko LGTBIQ+fobiaren eta matxismoaren inguruko galdetegia ere prest dute eta hurrengo egunetan pasako diete ikasleei eta irakasleei.