DBH: Ibilaldiko Liburu Ibiltarian

Ibiladia dela eta Elorrioko Tintxirri Ikastolak Liburu Ibiltaria ekimena jarri zuen martxan. Egitasmoa 19-20 ikasturtearen hasieran abiatu zen eta maiatzerako bukatzeko asmoa zegoen Ibilaldiarekin batera. Bizi izan genuen ikasturte amaieraren ondorioz ekimena geldirik egon zen baina ikasturte honetan amaiera ematea lortu da euskararen egunarekin bat eginez.

Txintxirrik berak eman zion hasiera ipuinari, Bizkaiko Ikastola bakoitza orrialde bat joan da gehitzen eta Txintxirrik, berriz ere, amaiera eman dio.

Kurutziagan Ikastolan ere osatu dugu gure orrialdea marrazki eta guzti (ipuinaren azken aurrekoa).

Hemen dituzue, alde batetik guk egindako zatia, eta bestetik ipuin osoa irakurtzeko lotura.