COVID-19: protokolo jardueraren laburpena

Kaixo, familia:

Idatzi honekin batera ikastolan landu dugun COVID-19 jarduera protokoloaren laburpena doakizue. Protokolo horretan ikastolan hartu ditugun neurriak jaso ditugu modu eskematiko batean. Neurriok eta jarraibideok ezagutzea eta betezea benetan garrantzitsua da ikastolaren funtzionamendu egokirako.

Besteak beste, COVID-19aren balizko sintomak edo harekin edo kontakturik izanez gero, zelan jokatu beharko den azaltzen da protokoloan, eta baita COVID-19a dela-eta egin ohi dizkiguzuen galderarik ohikoenen erantzunak ere.

Bilera telematikoak irailaren azkeneko astean

Gaiak duen garrantziaz jakitun, irailaren azkeneko astean bilera telematikoak egingo ditugu familiekin (zikloka edo etapaka). Ordutegiak datorren osteguneko buletinean jakinaraziko dizkizuegu.

Ondorioz, ikasturte hasieran egin ohi diren mailaz-mailako guraso bilerak urrian zehar izango dira.

Adeitasunez,

Kurutziaga Ikastolako Zuzendaritza