COVID-19: Irakaskuntza ez-presentzialari buruz

Kaixo, familia:

COVID-19aren eraginez etxean konfinatuta egon diren ikasleei irakaskuntza ez-presentziala bermatzeko bideak jarri ditugu azken bi urteetan. Eta pandemiak bere horretan jarraitzen duen bitartean, eskola presentzialaz gain, COVID-19a dela-eta etxean daudenekin berdin jokatzen jarraituko dugu.

Halere, irakaskuntza ez-presentziala bermatzen jarraitu behar dugun sasoian, arauak ezartzea beharrezko ikusten dugu, sarritan, COVID-19arekin zerikusirik ez duten egoerekin eskola ez-presentziala eskatzen delako. Umea gaixo dagoenean, osasun egoera errespetatu eta atseden momentua zaindu behar dela deritzogu.

Aurrerantzean, irakaskuntza ez-presentziala COVID-19 egoerarekin lotutako etxeratzeetan eta sintomarik ez duten kasuetan soilik bermatuko da. Behin behineko gaixotasun edo ondo ezak direnean, pandemiaren aurretiko egoeran bezala jokatuko da (etxeko lan eta ariketekin egoki ikusten den kasuetan). Ikasleak etxean egon behar izango balu denbora esanguratsu baten bestelako arazoengatik, egoera aztertu eta beharrezkoa balitz irakaskuntza ez-presentziala eskaintzeko aukerak baliatuko lirateke.

Adeitsu,

Zuzendaritza