COVID-19: Arau berrien inguruan

Azken egunotan, koronabirusaren inguruan eztabaida asko dabil komunikabideetan zein lagun artean. LABIaren desegiteak eta orokorrean neurrien malgutzeak direla-eta, ikastetxeetan neurri berririk ote dagoen galdetzen dute familiek.

Kezka horiei erantzun nahian, ondokoa argitu gura dugu: Hezkuntza Sailetik apenas dago aldaketarik eta mamian, orain arteko protokoloak jarraitzen du indarrean.

Protokolo berrian esanguratsuak diren aldaketak, eta ikastolak nola jokatuko duen adierazi nahi dizuegu ondorengo zerrendan:

  • Musukoak derrigorra izaten jarraitzen du, bai eraikin barruan, zein kanpo espazioan.
  • Distantzia soziala 1,5 metro izatetik 1,2 metro izatera pasatu da orokorrean.
  • Familiekin bilerak: Segurtasun neurriak hartuta, bilera presentzialak egin daitezke. Ikastolak bilera telematikoak egingo ditu aurten, egin ditugun bilerak eta egiteko ditugun bilerak modu berean egiteko. Deialdiak protokolo berria argitaratu aurretik egin genituen eta egokiago ikusi dugu hasierako plana betetzea.
  • DBH mailetan: Ez aire zabaleko ekintzetan ez eta kanpoaldean jarduera fisikoa egiten denean ere, musukoa ez da beharrezkoa izango. Gure kasuan, Gorputz Hezkuntzako ekintzak jarduera fisikotzat hartzen ditugunez, arlo horretan malgu jokatuko dugu.

Iritzia

Ikastolako komunitateari jakinarazten diogu egoera honetan erantzukizunez jarraituko dugula lanean zuzendaritzatik. Hau da, protokoloa aplikatzen eta betetzen. Baina aldi berean, adierazi nahiko genuke, egungo egoerak ikastetxeekiko malgutasun bat eskatzen duela, eta aldarri hau ezin dugula alde batera utzi.

Ikastolako Zuzendaritza taldeak jakinarazi nahi du, egunotan Ikastolen Elkarteak argitaratutako idatziaz bat datorrela, eta ez diola zentzu askorik ikusten adin batzuetan neurri malguak aplikatzea eta besteetan ez, batez ere aire zabaleko guneetan. Iritzia sakonago, testuari loturiko estekan.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu gizartean eta ikastetxeetan, gainerako kolektiboei ezarririko irizpide berdinak erabiltzeko haur guztiekin eta aire libreko guneetan musukoa erabiltzeko derrigortasuna bertan behera uzteko.

Zuzendaritza Taldea

 

Protokolo berria: