Ikastolako Hezkuntza komunitateko kideek beti izan dute ohitura ikastolara oinez, bizikletaz edo patinetez etortzeko. Familia kide batzuk elkarrekin etortzen dira garraio mota honetan eta bakoitzak bere bidea hartzen du gero, umea ikastolara eta nagusi/aita/ama bere zereginetara. Baina orokorrean ikasleak izaten dira bizikletaz datozenak beraien kabuz.
Ikasturte honetan bereziki igarri dugu patinete eta bizikleta erabileraren gorakada. Batez ere bizikleta erabiltzaileen gorakada nabaria izan da, eta honek agerian utzi du ez dugula hauentzako aparkaleku nahiko.
Arazo honen berri bizikleta erabiltzen duten ikasleen bitartez jakin dugu. Aparkalekuak gainezka izan ditugu eta gai honi irtenbidea emateko eskaria helarazi digute.
Azterketa txiki bat eginez, “soberan” ditugun hutsuneak aurkitu ditugu eta, mantenuko langileen laguntzaz, aparkaleku berriak jarri dira ikastolako sarreran.
Espazioa ez da soberan duguna, baina ohitura onei bultzadatxoa ematea eta irtenbideak bilatzea bada gure zeregina.
Ea noiz gelditzen diren barriro aparkalekuak txiki.