‘Bihar’ prozesua: Galdetegiko emaitzak eta bilera berriak

Kaixo familia:

Badira aste batzuk BIHAR prozesuko galdetegia bete zituztela ikastola osatzen duten pertsona ugarik. Horien emaitza jasotzeko eta endekalogoari ekarpenak egiteko, balorazioaren eta datozen bileren berri eman gura dizuegu.

Galdetegia

Guztira 364 erantzun jaso ditugu: 193 guraso/tutorek, 120 ikaslek (DBH3-4), 44 irakasle eta 7 langile ez irakaslek erantzun dute galdetegia. 

Endekalogoaren puntuekiko atxikimendu altua ikusten da emaitzetan, eta hauek dira esparru ezberdinetan atxikimendu altuena jaso duten oinarriak. 

Maiatzaren 3an artezkaritza batzordean datuen irakurketa egin genuen. Artezkaritza batzordeko lanketaren helburua, sakonago landuko ziren Endekalogoko bi puntuak aukeratzea izan zen. Ikastolen proiektuan duten garrantziagatik eta jaso duten atxikimenduagatik Euskara eta euskal kultura ardatz dituena eta hezkidetza oinarriak hautatu genituen. 

Bilerak

Fase honetako azken pausoa Endekalogoko bi puntu hauei ekarpena egitea izango da. Horretarako bi bilera antolatu ditugu. Interesa duen edonori parte hartzeko gonbitea luzatu gura dizuegu, hori bai, izena aurrez ematea ezinbestekoa izango da:

HEZKIDETZA: maiatzaren 26an, 15:30etik 17:00etara, batzar gelan.

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA ARDATZ DITUENA: maiatzaren 26an, 17:00etatik 18:30era, batzar gelan.

Izena emateko bete  galdetegia HEMEN.