Bihar Euskaraldia hasiko da! Oraindik ez duzula izena eman? Mugi! Oraindik garaiz zaude eta, hemen duzu lotura:
IZENA EMAN
Ikastolan dena prest dugu, gogor aritu dira ikasleak eta dagoeneko prest daude bihartik aurrera eta datorren abenduaren 3arte ALTXORBIZIak izateko.
- ALTXORBIZIAK? zer da hori baina?
Kontua da gure ikasleak 16 urtetik beherakoak direnez, ezin dutela euskaraldian izena eman eta ezin direla AHOBIZI edo BELARRIPREST izan, eta horren aurrean esan dute: “Bada, ALTXORBIZIAK izango gara eta honako konpromiso hauek hartuko ditugu!”:
1.- Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dut.
2.- Euskaraz ulertzen duten ala ez ez dakidanean nire lehen berba, beti, euskaraz izango da. Ulertu badu, euskaraz jarraituko dut.
3.- Gainera, 16 urtetik gorako lagunak, entrenatzaileak, familiakoak,… Euskaraldian izena eman dezaten animatzeko xaxatuko ditut!
Adi, beraz, datozen egunetan ikastola ALTXORBIZ betea egongo da eta!
Hemen duzue denon artean honen berri emoteko sortu dugun bideoa.
Gora Euskaraldia eta gora EUSKARA!