Domeka honetan, hilak 18, Durangoko San Agustin Kultur Gunean “Bidai on amona Braulia” izeneko ikuskizuna eskainiko dute. Bertan parte hartuko du Irati Bilbaok, DBHko musika irakasle izandakoak; hain zuzen ere, ikuskizunean musika modernoaren eta jazzaren historia azalduko dute zuzeneko musika eta antzerkia batuz. Familia, ume eta gazteei zuzendutako ikuskizuna izango da.
Antzezlana 18:00tan hasiko da. Sarrerak antzokian bertan edo internet bidez eskuratzeko aukera dago, HEMEN klikatuta.
Animatu ikuskizunera!