Bertsolari Txapelketa Nagusia Durangora helduko da zapatuan

Lau urterik behin bertsolaritzak Euskal Herriko zazpi lurralde historikoak zapaltzen ditu, bertsoaren ekitaldirik jendetsuena bazter guztietara eramanez. Bertsolari Txapelketa Nagusia behar zuena baino urtebete beranduago bada ere, itzuli da. Eta zapatu honetan Durangon egingo du geldialdia. Unai, Iturriaga, Igor Elortza, Erika Lagoma, Miren Amuriza, Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Beñat Ugartetxea, Gorka Pagonabarraga… Durangon eta Durangaldean bizi diren bertsolari asko igaro dira txapelketatik, batzuk ia irabazteraino ailegatuak. Eta zapatu honetan Aitor Bizkarra abadiñarrak egingo du finalean sartzeko lehen ahalegina.

Bertsoaz gozatzeko aukera paregabea izango da zapatukoa. Txikitatik zale direnetik, zaletzen hasi direneraino, festa handia izango da, lehia bigarren lerroan utzita. Ikastolako gazteak animatzen zaituztegu Landako Gunera joan, eta punta-puntako bertsoez gozatzera. Ziur gaude gogoratzeko eguna izango dela. Hori bai, ahaztu barik, astero-astero eta lehiaketetatik kanpo ere badugula bertsoez gozatzeko aukera.

Jarraian, bertsoaldi batzuk: