Bertso Merienda Txaber Altube eta Aitor Bizkarrarekin otsailaren 16an

Datorren otsailaren 16rako, zapatua, Bertso Merienda antolatu dute DBH4 ikasleek. Bertsolariak Txaber Altube eta Aitor Bizkarra abadiñarrak izango dira eta, gaijartzen berriz, Ander Sarriugarte ikastolako ikasle eta bertsolaria. Txartelak salgai dituzue honezkero, egunero,m 16:30etatik aurrera ikastolako Ate Urdinean eta Frontoian. Helduen txartelak 6 euroan eta 12 urtetik beherakoena, 4 euroan.  Lortutako dirua ikasbidaiko kostuetan laguntzeko erabiliko da. Animatu zaitezte!