Apirilean ipuin kontalarien zirkuituagaz jarraituko du Iurretako Udalak. Hilabete bukaera honetan, Pello Añorga eta Brigitte Arnaudies gonbidatuko ditu, “Beldurtuko zara: bai ala ez” eta “Las hijas del viento” lanak aurkezteko hurrenez hurren. Barikuan izango dira hiru emanaldiak; haurrentzako adinaren araberako bi saio eskainiko dira eta beste saio bat helduentzako. Gogoratu sarrera gonbidapenarekin izango dela.
