Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleek egun berezia bizi izan dute baserri baten funtzionamendua ezagutzen. Esperientzia praktiko honen bidez, esnearen jatorria eta baserriko eguneroko lana ulertzeko aukera izan dute, gure nekazaritza eta abeltzaintzaren tradizioen garrantziaz, kultura eta ingurumenaren balioaz jabetuz. Jardueran, esnea nola lortzen den, behiak nola elikatzen diren, nola jezten diren eta esnea nola biltzen den ikasi dute. Prozesu hori ulertu ondoren, elikagaiak eraldatzeko duen ahalmena ikertu dute eta esnearekin jogurt naturala egin dute. Oso esperentzia praktikoa izan da, gainera, giroa are bereziagoa izan dadin, baserritarrez jantzita igaro dute eta horrek are gehiago aberastu du esperientzia.
