Aste honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleek jarduera dibertigarri batean parte hartu dute, emozioen eta barazkien arteko harremana aztertuz. Jolas eta dinamiken bidez, koloreek, formeek eta zaporeek gure aldartearekin duten lotura ikasi dute. Elikadura osasungarriak gure ongizate emozionalean duen eraginari buruz hausnartu dugu.
Esperientzia aberasgarria izan da, elikadurari buruz ikasteaz gain, ikasleek beraien emozioak identifikatu eta adierazteko gaitasuna landu dute modu original eta dibertigarri batean.