Atzo egin genuen Kurutziaga Ikastolaren ez-ohiko Batzar nagusia. Laurogei bat bazkide batu ginen eta 93 bozka delegatu guztira (bozketa guztien emaitzak beherago aurkituko dituzue).
Artezkaritza Batzordeko kideez
Sarrerako agurraren ostetik eta akta sinatzeko bi bazkide aukeratu ostean, Artezkaritzako Batzordearekin lotutako bi puntu azaldu eta bozkatu ziren. Batetik, iazko batzarrean erabakitakoaren harira, artezkaritzako kidetzaren iraupena hiru urtetik laura luzatzea onartu zen lau kideri zegokienez. Bestetik, Artezkaritza Batzorderako kide berri baten proposamena egin zen, Hektor Orbe hain zuzen, eta proposamen honi ere oniritzia eman zitzaion.
Kuoten igoera
Artezkaritza Batzordearen izenean datorren ikasturteko kuoten igoera txiki bat proposatu zuen Urko Rodriguez Zuzendari Gerenteak eta proposamen hau ere onartua izan zen.
Plan Estrategikoa
Datozen urteetarako Plan Estrategikoaren aurkezpena egin zuten Jon Elorrietak (Kurutziagako Presidentea), Gotzone Duñabeitiak (Zuzendari Pedagogikoa), eta Urko Rodriguezek (Zuzendari Gerentea). Plan Estrategikoaren nondik norakoen berri izan gura baduzue gogoratu Alexian ikusgai daukzuela plana bere osotasunean eta, bestela, maiatzeko ostegunetan elkarrizketen bitartez aurreratu dizkizuegun azalpenak aurkitu ditzakezue gure webgunean “Albisteak” atalean.
Plan Estrategikoari ere bere onespena eman zion Batzar Nagusiak.
Parte-hartze ereduaz
Plan Estrategikoaren lan-lerroetako bat izango da Kurutziagako komunitatea osatzen dugunon parte-hartzea indartu eta sustatzea. Parte-hartze horrekin lotuta Plan Estartegikoak proposamen konkretu bat dakar, bere garrantziagatik atzo aparte bozkatzea proposatu zena. Besteak beste Kurutziagako familiok gure seme-alaben kurtsoaren arabera urtean behingo zeregin konkretu bat izatea izatea eta Guraso Aho-Belarriaren figura proposatu ziren (bata zein bestea datorren ikasturte hasierako atzarretan azalduko dira zehatzago).
Proposamen hau ere onartu egin zen.
Aldibereko itzulpena
Atzokoan, aspaldidanik gure asmoa izan arren, lehenengoz eskaini genuen Batzar Nagusian aldibereko itzulpen zerbitzua. Ezin eskertu barik utzi ikastolako guraso den Fernan Ruizek egindako lan bolondres eskerga.
BOZKETEN EMAITZAK