Badator ikasturte amaierako jaialdia!

Barikua geroago eta hurbilago dugu, ikasleak ikuskizunen azken detaileak fintzen dihardute egunotan, etxean ikuskizunerako jantzi egokienaren bila… Ikastolako giroan nabaritzen da ikasturte amaierako jaialdia badatorrela.

Hiru urte igaro behar izan dira berriz ere ezagutzen genuen jaialdiaz gozatzeko aukera edukitzeko, eta behin edukita, aprobetxatu beharra dugu. 17:30ean ekingo diogu jaialdiari, mailaka joango dira ikasleak beraien ikuskizunak plazaratzen, bertan ikusle izango garenon gozamenerako.

Jaialdiaren atzetik, taberna irekiko dugu eta trikitilariek girotuko dute arratsaldea. Tabernan bokata, pintxo eta errazioak egongo dira salgai. Jaialdiari itxiera emateko, 20:30ean musika jartzaileagaz dantzaldia izango dugu, ume, gazte zein gurasoentzako.

Barikua geroaogo eta hurbilago dugu. Gogotsu gaude guztiok berriz batuko gaituen jaialdirako! Barikura arte!