Askotan esan dugu Kooperatiban izaerak berezko ezaugarriak badituela, besteak beste gizartearekiko erantzukizuna.
Edozein kooperatibak, irabazteko asmokoa izan edo irabazteko asmorik gabekoa izan, lortutako mozkinen atal bat heziketa sustapenetara bideratu behar du, neurri baten heziketa erakunde ezberdinei laguntzeko (ikastolak barne) eta erakunde baten Gizarte Erantzukizun konpromisoa betetzeko.
Kasu honetan, Gizarte Erantzukizun konpromisoaren baitan, Ausolan erakundeak (ikastolako jantokia kudeatzen du), ikastolak abian jarritako jolas-toki eredu barriari 4.000 euroko laguntza eman dio.
Ikastolari emandako laguntza hau emateko arrazoia ikastolako kanpo espazioaren eraldaketaren bidez, baterako hezkuntza sustatu eta jolastokiko genero indarkeria prebenitzeko egindako lanagatik izan da. Ausolan erakundean egindako hausnarketan bere erantzukizun sozialaren baitan ondoko ekarpenak ikusi ditu jolas-leku barrian: familien beharrizanetara eta langile eta ikasleen ongizatera egokitzen den inguru bat eraikitzea, gizarte jasangarri baten alde, emakume eta gizonen arteko berdintasun iraunkor eta erreal baten alde lan egitea eta espazio naturalak sortzea, besteak beste.
Erabaki hau, esan behar da, Ausolaneko Artezkaritza Kontseiluak hartutakoa izan dela, eta gure partetik eskerrak ematea besterik ez zaigula gelditzen.
Mila esker!