Atzerritik etorritako 16 urtetik gorakoentzako euskara ikastaroa antolatu dute

Durangoko Udalak, Euskara Sailaren bidez eta Inmigrazio Sailaren laguntzagaz, etorri berrientzako euskara ikastaroak antolatzen ditu 2005az geroztik. Hizkuntza jendarteratze egokirako tresna garrantzitsua izanik, gure ikastolako familia etorri-berriak animatu gura dute ikastaro hauetan parte hartzera.

Ikastaroa martxoan hasi eta ekainera arte luzatuko da, astean bi orduko saio bi egingo direlarik. Eskola-ordutegia talde osatutakoan zehaztuko da. Izena emateko azkenengo eguna otsailaren 14a izango da eta matrikulak Udaleko Euskara Sailean egin behar dira.

Ikastaroan, AISA programaren aurreneko liburuak eta berariazko hiztegi irudidun bat erabiliko da. Azken hau doan emango zaie ikasleei, matrikula ere doakoa izango da.

Ikastaroaren nondik norakoak azaltzeko asmoz, ikastolan bertan bilera antolatu dugu datorren otsailaren 5ean (astelehena), 16:45ean batzar-gelan. Bertan, Durangoko udal eukaltegiko AISAko irakasleak emango ditu azalpenak.

Euskara integraziorako erraminta paregabea da! Animatu ditzagun gure inguruan ditugun pertsona etorri-berriak ikastaroan parte hartzen!