[ARGAZKI GALERIA] LH1: Urkiolara irteera

Atzo Urkiolara txangoa egin genuen, eta eguraldi ezin hobea izan genuen. Iritsi bezain laster, interpretazio zentrora joan ginen. Ondoren, hamaiketakoa egin eta santutegira jaitsi ginen. Handik, ginkana bat egin genuen eta Urkiolako txoko guztiak zeharkatu genituen. Egun polita izan zen, eta guztiok oso ondo pasatu genuen!