[ARGAZKI GALERIA] LH6: Arrikrutzera eta Arantzazura irteera

Astelehenean, azaroak 16, Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak Arrikrutzen izan ginen. Ingurune arloan “Gu gara lurra bera” gaia lantzen gabiltza eta aukera ezin hobea izan zen Oñatiko Arrikrutz koba ikustea eta inguruko paisaia eta geologia aztertzea. Ondoren Arantzazuko santutegira egin genuen bisita eta bertan bazkaldu genuen, apur bat jolastu ostean Durangora bueltan etorri ginen. Udazkeneko paisaiaz gozatu genuen eta oso ondo ibili ginen.