Andoni Mujika Ulazia Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako zuzendaria izan zen XX. mende bukaeran, eta Arizmendi ikastolako lehendakaria ere bai. Atzo, apirilaren 4an, zendu zen Mujika.
Ibaizabal Ikastolaren, Berbaro elkartearen zein Eraz aldizkariaren sorreretan parte hartu zuen. Euskalgintzan eta ikastoletan lan handia egindako pertsona zen Mujika, eta sareetan hala adierazi du jendeak. 58 urte zituen durangarrak.
Kurutziaga Ikastolatik besarkada estu bat bidali gura diegu senideei eta hurbileko lagunei.
Adiorik ez, Andoni!
Andoni Mujika hil zaigu, ikastolazale porrokatua, @kurutziagaikas eta @Ibaizabal_ikast ikastoletako zuzendari eta @Arizmendi ikastolako lehendakari izandakoa. Mezu argi batekin joan zaigu, hainbat hedabidetan argitaratu dena. Azkena, gaur, @berria n https://t.co/An9ayfZ8w0 pic.twitter.com/XelljjRbNH
— Ikastolen Elkartea (@EHIkastolak) April 5, 2022
Sortzaile kide izan zintugun, bidegile eta bidelagun izan zara. Zuk utzitako lorratzen barrenetik atera dugu euskaraz bizitzeko grina. Ez adiorik, Andoni! pic.twitter.com/LLJct8s0Mp
— Berbaro Elkartea (@Berbaro) April 5, 2022
Andoni Mujika hil da. Ostiralean iritsi zitzaidan ikastolen mugimenduaren inguruan egin zuen azken ekarpen handia, eta ezin izan diogu eskertu… joan zaigu! bere bizitzan, ikastolen mugimenduari ekarpen handia egin zion. Pertsona jatorra benetan… Biba Andoni! pic.twitter.com/GmCanVpwRt
— Koldo_tellitu (@koldo_tellitu) April 4, 2022
Andoni Mujika hil zen atzo. Gomiztegiko Artzain eskolako zutabetako bat joan zitzaigun atzo, 57 urterekin. GOIAN BEGO pic.twitter.com/8pmMMPKk7I
— ENBA – Euskal Nekazarien Batasuna (@ENBA_eus) April 5, 2022
Andoni Mujika hil da. Durangon (ere) askori arrastoa eta orain urratua utzi diguna. Euskararen aldeko motor inkonbustiblea eta goitik beherako tipoa. Jo beharko da haren omenez “Txistu y tamboliñ”. Biba Andoni! pic.twitter.com/6op33iwtVo
— uiturriaga (@uiturriaga) April 4, 2022
Andoni Mujika hil berri da, @kurutziagaikas, @Ibaizabal_ikast eta @Arizmendi ikastoletako zuzendari ohia. Hil hurren iritzi artikulu hau bidali zuen BERRIAra, eta familiaren baimenarekin gaur argitaratu da. Osorik, hemen: https://t.co/03SNT67LhW pic.twitter.com/D9FUiaGmcB
— Berria.eus (@berria) April 5, 2022