Alpino Tabira Mendi Klubak eskalada irteera antolatuko du maiatzaren 7an

Alpino Tabira Mendi Klubak irteera interesgarria eskainiko du gazteentzat maiatzaren 7rako. Izan ere, 12-17 urte bitarteko gazteek eskalada irteera bat eskainiko dute. Behean eskaintzaren xehetasunak:

Plaza kopurua: 16 pertsona. Lehentasuna bazkideek izango dute.

Izen-ematea: Maiatzak 2 (19:00-19:30) edo formulario honen bitartez:

FORMULARIOA

Dena dela, ordainketa egitera presentzialki joan behar da.

Irteera: Olleria kaleko bus geltokitik goizeko 9:00etan.

Prezioa: 20€ bazkideek. 50€ ez-bazkideek.

Durangotik autobusez Oroko haitzetako eskolara joango gara. Oroko eskalada eskola Zuian (Araba) kokatuta dago. Eskalatzeko haitzak Oro Santutegiaren ondoan daude, ingurune natural Eder baten erdian.

Hango hormetan eskalatzen diren ibilbide ezberdinak probatuko ditugu gida profesionalen eskutik.

Eskalatzeaz gain, rapelatzen ere ikasiko dugu, hormetatik sokak erabiliz jaisten ikasteko.

Ez ahaztu bokata eta ura!