Martxan gaude!
Ikasturte berriari betiko gogo eta ilusioz eman diogu hasiera. Hala ere, udako oporretan ere ez gara geldirik egon: haurtzaindegiko obretan buru-belarri ibili gara. Zorua aldatu dugu eta, bide batez, espazioa margotu dugu. Bestalde, kanpo espazioan ere hobekuntza nabarmenak egin ditugu, argazkiotan ikusiko duzuen legez. Familien eskaerari erantzunez, lokaztuta egon diren guneetan belar artifiziala jarri dugu.
Animo ikasturte berrian!














