Kaixo, familia agurgarriak:
Jantokiko erabiltzaile diren eta eguerdian eskolaz kanpoko ekintzetara joateko baimena behar duten ikasleen familiei zuzentzen gatzaizkie.
Ikastolako ikasleek eguerdian ikastolan bazkaldu eta eskolaz kanpoko ekintzetara joateko aukera izango dute. Horretarako, irailetik aurrera ikaslea eguerdian ikastolatik irten ahal izateko, nahitaezkoa izango da ondoko galdetegia betetzea.
Mesedez, bete galdetegia ahalik eta lasterren.
Eguerdian eskolaz kanpokoetara irtetzeko GALDETEGIA 2026-2027
Eskolaz kanpoko ekintzetara irteteko hasiera-datak:
- HH5 – LH2: 2026/09/21
- LH3 – DBH4: 2026/09/14
Garrantzitsua: galdetegia bete ezean, ezingo diogu ikasleari eguerdian ikastolatik irteteko baimenik eman, eta, ondorioz, ezingo da eskolaz kanpoko ekintzara joan.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta elkarlanagatik.





