Batzar Nagusiaren laburpena

KURUTZIAGA IKASTOLAKO BATZAR NAGUSIA – 2025eko ekainaren 5a


LABURPEN OROKORRA

Joan den ekainaren 5ean ospatu genuen Kurutziaga Ikastolako Batzar Nagusia. Bertan, 90 bazkide egon ziren ordezkatuta (bertaratutakoak zein delegatuak kontuan hartuta), beraz quorum-a gainditu eta batzarra modu egokian burutu zen.

1. Artezkaritza berritzea
Aurtengo batzarrean, Artezkaritzako ordezkaritza berritu dugu. Agintaldia amaitu duten bost kidek tokia utzi dute eta bost hautagai berrik osatuko dute Artezkaritza berria. Botoen gehiengo zabalarekin hautatuak izan dira, partaidetza eta konfiantzaren adierazgarri. Hauek izan dira hautatuak:

Joseba Azkarraga
Jokin Gaztañazatorre
Ramón Bernal
Itxaso Altuna
Goiatz Pelaez

2. 2025-2026ko Kuoten Onarpena
Jantokiko kuota %5 igotzea erabaki da eta gainerako kuota eta ekarpenen igoera bizi kostura egokitu. Hau da, 2024ko KPI-a hartu da aintzat eta ekarpen hauen igoera %3,6 izango da datorren ikasturterako. Proposamena gehiengo zabal batez onartua izan zen.

Boto emaitzak:
Alde: 76
Kontra: 4
Zuri: 5

3. Gainerako Gaiak
Plan Estrategikoa: Artezkaritzak eta zuzendaritzak bultzada berri bat emango diote 2025-2026 ikasturtean, ikastolaren norabidea definitzeko prozesu parte-hartzaile baten bidez.
Parte hartzea: Familiekiko inplikazioa lantzen jarraitzea funtsezkoa dela nabarmendu zen, eta datorren ikasturtean lan ildo nagusi izango dela.
Altxa Burua – GUK16 taldearen aurkezpena egin zen, ikastolako zein herriko ekimenetan duten parte-hartzea nabarmenduz. Taldeko kideak egon ziren aurkezpenean azalpenak ematen.
Digitalizazioa: Gailu digitalen erabilerari buruzko araudia ezarri da eta erabileraren inguruko datuak aurkeztu ziren. Gai honek eztabaida zabaldu zuen, iritzi aniztasuna eraginez.
Eskerrik asko Batzarrean parte hartu duzuen guztioi. Honek erakusten du bazkideen inplikazioa funtsezkoa dela ikastolaren egunerokoan eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.