Ederra izan zapatukoa.
Memorian geratuko den egun horietakoa.
Berrogeita hamar urteotako lanak merezi izan duela berresten duen horietakoa. Bere aniztasunean, proiektu beraren parte izan izanaren poza adierazten duen komunitate baten eguna.
Urteurreneko ekintzak eta egun eder hau antolatzen aritu garen batzordearen partez guztioi eskerrak ematea besterik ez dugu. Hamaika modutara lanean, zuen artea eskainiz, esku bat botatzen lagun duzuen guztoi, eskerrik asko!.
Bertan egon ezin izan zutenak gogoan, beste berrogeita hamar urterako indarra hartu dugula besterik ezin dugu esan. Gora Kurutziaga Ikastola!
Hemen behean eguneko bildumatxoa egiten duen argazki batzuk dauzkazue (argazki guztien lotura beste albiste batean).