Kurutziaga Ikastola Euskaraldian

DBHko euskara taldekoek ere aritu gara euskaraldian jendea xaxatzen, DBHko ikasleen bidez zuzenean etxeetara sartuz, langileen artean eta patioan ipinitako mahaien bidez euskaraldiko izen emateak jasotzen ibili gara eta, 100dik gora! batu ditugu. Lana izan dugu gero paperezko izen emate horiek eusaraldiaren web orrira sartzen, baina merezi izan du. Ikastolaren aurrekaldean ere jarri ditugu guk egindako pankarta dotoreak!

Ez duzula oraindik izenik eman? Hementxe daukazu aukera.

Izena eman baduzu honez gero, gogoratu gaur hasi eta azaroaren 22a arte, jaso dezakezula dagokizun txapa Artekaleko lokalean (behean egunak eta ordutegiak).