50 urteurrena: txartelak erosteko epea eta gehiago

Ondoren azaroaren 10eko jai-egunari buruzko hainbat informazio garrantzitsu aurkituko duzu.

Txartelak saltzeko epea urriaren 30a arte luzatu da.

Eta ez da gitxi saldu ditugulako, guztiok egon gaitezen gura dugulako baizik. Momentu honetan 800dik gora lagunek hartu dituzte bazkarirako txartelak, baina badakigu etxekoak izaten garela txarrenak eta despistatuta dabilen inor ezagutzen baduzue, jakinarazi egiozue mesedez.  Hemen bazkarirako txartelak eskuratzeko informazioa

Txartelak Alexia bidez erosiko dituzuenok kontuan izan Alexian sartzerakoan ikasturtea aldatu behar duzuela. Informazio + hemen

Bazkarian taldeei lekua gordetzeko

Badakigu zuetako asko taldeka joango zaretela. Berdin dio taldeak kintoak diren, familia taldeak edo dena delakoak. Lekua gordeko zaie 10 lagunetik gorako taldeei. Mahaian lekua gordetzeko deitu idazkaritzara, idatzi helbide elektroniko honetara idazkaritza@kurutziagaikastola.eus edo pasa idazkaritzatik.

Lekua gordetzeko taldeak ordezkari baten izen-abizenak eta telefono zenbakia eman beharko ditu.

Gordetzeko eskatzen den kopurua gordeko da bakarrik. Kontuan hartu taldea handitzen bada beste taldeen kokapenari eragingo diela eta ez dela onartuko.

Bazkalaurreko musika eta animazioa: Kurutziagatik Kurutziagara

Kartelean ikusiko zenuten moduan, bazkal aurretik musikaz animatu gura dugu Durango. Eguraldiak besterik ez badio behintzat, bi musika talde eta ikastolako hankapaluak eta konparsak parte hartuko dute bazkalaurreko girotze lanetan. Bi talde izango dira eta bakoitzak irteera puntu ezberdina izango du eta ostean Durangok hainbat lekutatik ibiliko da (eztarria freskatzeko puntuetan geldialdiak eginez). Irteera puntu biak ere Kurutziaga Ikastolaren ikastolarekin lotuta daude.

Talde bat Kurutziaga kaletik aterako da, gure ikastola sortu zen lekutik. Kurutzesantu museoaren parean izango da zita 12:30ean.

Beste taldea gaur egungo Kurutziaga ikastolatik aterako da 12:30ean.

Animatu eta batu taldera!

Jai-egunaren antolakuntzan laguntzeko gurasoak behar ditugu

Lan txiki eta konkretuak izango dira baina hainbeste jende batuko garenez eskuak beharko dira. Laguntzeko prest audetenok idatzi idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbide elektronikora edo pasa idazkaritzatik eta eman izena bertan.

Urteurrenak merezi du eta ederra izango da!